top of page

1. Irakurri testutxoa eta erantzun galderei.

Naturaren kontzertua

Hurbildu belarria argazkira eta entzun! Nola? Ez duzula ezer entzuten? Belarriak zorroztu eta adi: ur-jauziko uraren bor-borra entzun daiteke, basoan haizea zuhaitz artean uluka, txorien txorrotxioa, txitxarren txirri-txirria...

Izadian era guztietako hots eta soinuak aditu ditzakegu. Batzuk oso zalapartatsuak dira, hala nola, trumoiaren burrunba, olatuen orroa itsasoa haserre denean, edota sumendiaren eztanda. Beste batzuk, ordea, sumaezinak dira, esaterako, loreek zabaltzean egiten duten hotsa eta zuhaitzetako hostoek erortzean sorturikoa. 

Natura musikagile aparta da eta beti dago gertu bere musika jotzen, entzuteko prest dagoenarenzat.

  • Zein hitzek adierazten dute hots zalapartatsua?

  • Hostoek erortzean egindako hotsa erraz entzuten da? Zergatik?

  • Zer egin behar da naturaren musika entzuteko?

  • Zer egiten duzu zuk gurasoekin mendira joaten zarenean? Eman azalpenak.

2. Aukeratu hitz zuzenak esaldiak osatzeko eta berridatzi koadernoan.

  • Horko mutil horrek / honek apurtu du kristala.

  • Atzo ikusi genuen kirolari hori / hura munduko txapelduna zen.

  • Orkestraren kontzertura pila bat jende / jende pila bat etorri da.

  • Nik hiru lehengusu / lehengusu hiru ditut.

  • Esne osoa / guztia edan behar duzu; ez utzi ezer katiluan.

3. Kopiatu hitzak koadernoan eta idatzi ts, tx edo tz hutsuneetan.

  • __imeleta.

  • Hau__.

  • Zuhai__.

  • __apel.

  • Maha__.

  • E__e.

  • Biho__.

  • Aka__.

  • Arra__alde.

  • __ano.

  • Arka__.

  • Ur__in__a.

Naturaren kontzertua -
00:00 / 00:00

5. Aukeratu. Ba al dakizu zein den egokia?

6. Idatzi oharra Imanolen aitari, Imanol bazina bezala, planaren berri emanez.

Aitatxo:
......................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

4.Entzun Arratsaldeko planak elkarrizketa arretaz eta adierazi erantzun zuzena.

  • Norekin zeukan eginda plana Imanolek?

        a) Itzirekin.     b) Aitarekin.     c) Inorekin ere ez.

  • Nork emango du kontzertua musika-eskolan?

        a) Eskolako ikasleek.     b) Imanolek.     c) Orkestra ospetsu batek.

  • Zer ordutan da kontzertua?

        a) Zazpiak eta laurdenetan.     b) Zazpietan.     c) Zazpiak laurden gutxitan.

  • Zer egingo du azkenean Imanolek?

        a) Etxean geratu.     b) Zinemara joan.     c) Kontzertura joan.

Arratsaldeko planak -
00:00 / 00:00

EDOZERTARAKO GAI

bottom of page